Marmara Musik
Marmara Musik 2001ean Bizkaian sorturiko musikarien kolektiboa da. Jazz tradizionala, New orleans eta swing estiloeta diharduten zenbait talde batzen ditu, edozein musika eskari edo beharrizani erantzunez: kontzertuak, kaleko animazioak, ekitaldietarako musika-laguntza e.a.
Honakoetan hartu izan du parte Marmara Musikek, besteak beste:
BEC!-Bilbao Exhibition Centre edo Bilboko Metro eta Tranbiaren inaugurazioak, ospakizunak Bilboko Guggenheim edo Arte Ederretako Museoetan, hala nola hamaikatxo instituzio-ekitaldietan, Arriaga, Campos, Kursaal edo Barakaldo Antzokietan, Euskalduna Jauregian... Eusko Jaurlaritzarako, Kantabriako (Año Santo Lebaniego) zein Errioxako Gobernuetako eta hainbeste udaletxetako turismo kanpainetan ere (Basque Fest 2013 kasuko) aritu izan da.
Jazzaldiak (Santander, Ezcaray, Getxo...), Kale-Musika jaialdiak (Bilbao, Aizetara Zornotza, Musikale Bizkaia, Musikauzo Bilbao...), hala nola kontzertuak eta kalejirak herri osoan.